Zerbitzuak
Planopeko fabrikazioa
Piezak planopean fabrikatzen ditugu eta amaitutako piezaren kudeaketa integrala eskaintzen dugu; tartean, piezaren garapena eta fabrikazioa, soldadura, mekanizazioa, ikuskapena, tratamenduak eta pintura.
Kudeaketa integrala
Zure instalazioetara pieza bukatuta iritsi dadin arduratzen gara; mekanizazioa, tratamenduak, ikuskapenak, enbalajea eta garraioa kudeatzen ditugu. Barrutik nahiz kanpotik egin dezakegu.
Mantentze lan orokorra
Bezeroaren instalazioetan mantentze lanak egiten ditugu, segurtasun arloko legezko eskakizunak betez. Konponketa industrialak: era guztietako konponketak, batez ere soldatze lanekin zerikusia daukatenak, esaterako: pitzaduren konponketa, eraldaketak… Mantentze lan orokorra: horretan espresuki diharduten langileak dauzkagu, enpresetan mantentze lanetan. Mantentze lan orokorra: horretan espresuki diharduten langileak dauzkagu.
TREN SEKTOREA
Tren aplikazioen EN 15085-2 CL2 arauari dagokion ziurtagiria daukagu. Tren arloko ibilgailuen eta osagaien soldatze lanak. MIG-MAG eta TIG soldatze prozesuetan karbono altzairu, altzairu herdoilgaitz, Corten altzairu eta aluminioan homologaturik dauden prozedura eta langileak.
Bibrazio bidezko egonkortzea
Bibrazio bidezko egonkortzea eskaintzen dugu, pieza distentsionatu eta ondorengo mekanizazioa errazteko.
END ikuskapenak
2. mailako ultrasoinuak; material metalikoak soldaduran, UNE EN ISO 9712:2012 arauaren eskakizunen arabera. Soldadurako koordinatzailea.
Artea
EPELEn artea atsegin dugu, eta partekatu egiten dugu; hori dela eta, eskultore batzuekin lankidetzan ibili gara artelan desberdinen fabrikazioan eta muntaketan.