Neurrira egindako lan pertsonalak.
Epelen planopeko galdaragintza lanak egiten ditugu nagusiki, eta bezeroari aukera ematen diogu lana bukatuta jasotzeko, mekanizazioa eta pintura barne, eskari guztietan.
CALDERERÍA EPELE, SL-k 16 pertsonako talde iraunkorra dauka, horien artean ingeniariak, enpresa administrazioko lizentziatuak, ofizial galdaragile muntatzaileak, ofizial soldatzaileak eta espezialistak. Gure langileek esperientzia egiaztatua daukate soldatze lanetan.
CALDERERÍA EPELE, SL-ren fabrikazioak batez ere merkatu hauek ditu helburu: makina-erreminta, tren industria, automobilgintza eta ekipamendu ondasunak.
Enpresaren politika bezeroari orientatuta dago zeharo, kalitate gorena eskainiz, hala produktuan nola zerbitzuan.
Kalitatea eta etengabeko hobekuntza; bi maxima horiei esker lortu dugu CALDERERÍA EPELE, SL-kook merkatuan gure lekua egitea eta etengabe eboluzionatuz gure zerbitzuen eta bezeroen zorroa poliki-poliki handituz joatea.